POLIZIA BIKTIMAK


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideak ezinbestekoak izan dira terrorismoari aurre egiteko, baina prezio altua ere ordaindu dute. Biktima gehien biltzen dituztenak dira. Uniformedunak ziren terroristen helburu gogokoenak.

Bizitza kendu zieten guardia zibil, polizia edo ertzainak omentzeko erabiltzen da beira-arasa. Familiek emandako piezek osatzen dute, eta, beraz, balio sentimental handia dute. ETAk hildako Antonio Trujilloren hilkutxa estali zuen trikornioa eta Espainiako bandera; biktima izan ziren hainbat poliziaren txartel profesionalak; edo Fernando Buesa politikari sozialistari eskolta ematen zion Jorge Díez Elorza ertzainaren gala-uniformea, biak ere Gasteizen erailak 2000. urtean.

Terroristentzat eta haien akolitoentzat legearen agenteak uniforme bat besterik ez badira, non gorrotatzen duten guztia islatuta ikusten duten, legearen agenteei giza aurpegia eta duintasuna itzultzeko modu bat da hau.