DOLUAREN ARTXIBOA


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

Azken urteotan, ohikoa bihurtu da atentatu terrorista baten ondoren herritarrek hilketaren lekuaren ondoan objektuak uztea, hala nola, pelutxeak, gutunak, poesiak, sinbolo erlijiosoak, marrazkiak, kandelak edo loreak. Gertatutakoa salatzeko eta biktimei babesa emateko modu bat da. Hemen ikus ditzakegu gure «doluaren artxiboko» pieza horiek. Bi atentatutatik datoz: 2004ko martxoaren 11koa Madrilen eta 2017ko abuztuaren 17koa Bartzelonan. Denek oinaze berari erantzuten zioten.

Objektuen artean mezu bati eusten dion pelutxe bat dago, Patricia Rzacari, bere aitarekin El Pozo geltokiko leherketan hil zen zazpi hilabeteko haurtxoari zuzendua. Jatorri poloniarreko senar-emazteek hilabete batzuk geroago beren herrialdera itzultzeko asmoa zuten. Patricia izan zen M-11ko biktima gazteena.