Museoko bosgarren aretoan zaude: Terroreari erantzuna. Arlo hau hainbat zatitan banatuta dago, poliziaren, epaileen, politikarien eta gizartearen erreakzioari eskainiak. Batzuetan, erantzun bakarra isiltasuna izan zen, baita terroristei laguntzea ere, baina hemen terrorismoarekin amaitzeko hainbat esparrutatik egindako ekarpenean zentratzen gara.
ETAren buruzagitza Bidarten erori zenetik GRAPO desegin arte, terrorismoaren aurkako operazio nagusiak bideo batean laburbilduta agertzen dira. Mahai gainean ETAko komandoei atzemandako arma sorta bat dago, baita bonba-auto baten lehergailuaren erreprodukzioa ere. Butano-bonbona batek osatzen du, lehergailuz beteta eta urrutiko aginte bidez aktibatuta.