ONDORIOAK


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

Erakunde terroristak zeintzuk diren ikusi ondoren, galeria honetan beren jardueraren ondorioak aurkezten dira egileek iruzkindutako argazki sorta baten bidez. Denek galdera bati erantzuten diote: zer gogoratzen duzue kasu batzuetan profesionalki edo are pertsonalki markatu zizuen irudi hartaz?

Toño Gallegok El Mundo egunkariarentzat egindako argazki ospetsua dago, José Antonio Ortega Lara zargalduta eta Burgosko bere etxera iristen. Domitila emazteak lagunduta, 532 eguneko bahiketatik atera berria zen. José Luis López de Lacalleren aurkako atentatuaren eszena, Jesús Uriartek El País egunkariarentzat atera zuena, zeinean inspiratu baitzen  José Ibarrola aterkiei eta memoriari buruzko bere koadroa margotzeko. David Armengouri esker, 2017ko abuztuan Bartzelonako Rambletan izandako harrapaketa masiboaren ondoren hartu zen lehen irudietako bat dugu.

Eztabaida irekia dago, terrorismoa zer den grafikoki islatzeko orduan noraino hel gaitezkeen jakiteko. Adibidez, gorpuen lehen planoek informazio mailan zerbait ematen duten edo sentsazionalismoa besterik ez duten bilatzen, biktima horien senideen sentimenduen gainetik pasatuz.

Terrorismoa fenomeno dramatikoa da, kalte pertsonal suntsitzaileak eragiten dituena, eta ez da leundu behar. Baina XX. mendeko hirurogeita hamarreko edo laurogeiko urteetan prentsan argitaratzen ziren argazki esplizituek, gorpuen lehen planoak barne, ez zuten lortu kontzientziak astintzea. Urte horietan izan ziren atentatu gehien eta erantzun sozial gutxien. Gaur ez lukete argirik ikusiko beren gordintasunagatik.