JOSÉ ANTONIO ORTEGA LARA


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

Bahiketek ezaugarri bereziak dituzte. Lehenik eta behin, biktimak isolatuta eta babesik gabe daudelako. Gero, gatibuak etxera itzul daitezen lortzeko sor daitekeen erantzun sozialagatik.

Hemen kasu bat dugu ardatz, Espainiako bahiketarik luzeena izan dena: ETAk José Antonio Ortega Lara espetxeetako funtzionarioa bahituta eduki zuen Arrasateko zulo txiki batean, 532 egunez. Guardia Zibilak harrapatzaileak atxilotzea eta bahitua askatzea lortu zuen, baina esperientzia traumatiko horren aztarnak berarekin geratuko dira betiko. Ortega Lararen zuloaren erreprodukzioa beiraz hornitutako zorutik ikus daiteke. Gomendagarria da, halaber, barrualdea bisitatzea, kasu honetan, aurretik hitzordua eskatuta, talde txikian eta gidari batekin.

Gehiago jakiteko, 1970etik gaur arte Espainian eta atzerrian terrorismoagatik bahitutako pertsonen kopuruari buruzko interaktiboa erabil dezakezu. 160 kasu baino gehiago dira, eta bakoitzak bere banakako fitxa dauka, baita prentsan agertzen den informazioa ere.