ZULOA


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

Bere atestatuan, José Antonio Ortega Lara askatu zuten guardia zibilek honela deskribatu zuten industria-nabearen zorupean aurkitu zuten gela.

«Sarbidearen noranzkoaren arabera A, B eta C deituko ditugun hiru konpartimentu ditu. C konpartimentuan aurkitu zuten José Antonio Ortega Lara jauna.

Neurri gisa, metro eta laurogei zentimetroko zabalera, bi metro eta berrogeita zortzi zentimetroko luzera eta bi metroko altuera du. Sabaiaren forma bi isurkiko estalkikoa da luzetara, eta bai sabaia bai hormak egurrez estalita daude.

Kristalez estalitako zulo zirkular batean lanpara bat dago, pieza argiztatzeko balio duena; lanpara horren argiaren intentsitatea murrizteko, urdin ilun koloreko gortina bat erabil daiteke.

Eskuineko hormaren gainean bi poster (bata windsurflari bikote batekin, eta, bestea, Donostiako Kontxako badiarekin, elurtuta) eta apal bat daude, metro eta hogeita sei zentimetroko luzera eta hamabost zentimetroko zabalera duena.

Aurrealdeko hormaren gainean tablex xafla bat dago bermatuta (…) eta bi puntako egurrezko pertxa bat ere ikus daiteke.

Ezkerreko hormaren gainean egurrezko bi pertxa daude, bata lau puntakoa eta bestea bakarrekoa.

Konpartimentu horretan aurkitutako tresnak honako hauek dira: metro bat eta laurogei zentimetroko luzera eta berrogeita hamazortzi zentimetroko zabalera duen etzaulki bat, egurrezko mahai tolesgarri bat eta plastiko beltzeko aulki tolesgarri bat.

Konpartimentu horretako hormek eta sabaiak, eta bereziki hondokoak, hezetasun maila oso altua dute, eta gune lizunduak eta tanta-jarioko beste batzuk dituzte, hezeguneen usain bereizgarria uzten dutenak”.