JIHADISMOA


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

Terrorismo jihadista mehatxu globala da, eta, Espainiaren kasuan, hiru atentatu handi egin ditu.

Lehenengoa Madrilgo El Descanso jatetxearen aurka izan zen 1985ean, eta 18 hildako utzi zituen.

Bigarrena, 2004ko martxoaren 11n Madrilgo zenbait aldiriko trenen aurka egindako eraso koordinatuak izan ziren, eta 192 pertsona hil ziren.

Hirugarrena 2017ko abuztuko Bartzelona eta Cambrilseko erasoak izan ziren, 16 eraildako kopuruarekin.

Atentatu horiei atzerrian espainiarren aurka egindakoak gehitu behar zaizkie, bai turistak bai nazioarteko misioak betetzeko zabaldutako militarrak.

Leganeseko etxebizitza batean ezkutatuta zeuden M-11ko zazpi egile immolatu egin ziren Poliziak inguratu zituenean, eta azken hauek hurrengo helburuak zehazten zituen ohar bat aurkitu zuten. Dokumentua terrorismo mota horren laburpen ona da, propaganda efektua bilatzen duena zibilen sarraski bereizi gabeen bidez. Bere balizko jomugen artean trenbidea, juduak edo turistak zeuden, baina baita McDonald ‘s hanburgesategi katea ere. Terrorismoaren kontraesanen eta zentzugabekeriaren erakusgarri da hori: besteak beste, erasotzaileak McDonald’ s batean bildu ziren M-11 prestatzeko.