Erakusketa iraunkorraren seigarren eta azken aretoan zaude: biktimen ahotsa. Kaltetuen presentzia ibilbide osoan zehar etengabea izan bada ere, haien zuzeneko testigantzak entzuteko gune berezia da hau. Memorial honek zentzurik badu, haiek beren esperientziak lehen pertsonan azaltzeko da.
Lekukotasun horiek hainbat une eta lekutan agertu dira: komunikabideei emandako elkarrizketak, dokumentaletan izandako agerpenak edo ikastetxeetan emandako hitzaldiak dira. Artxibo hau tristea da, baina beharrezkoa da ezagutzea, balio pedagogiko izugarria baitu. Pantaila handiek hainbat terrorismoren biktimen testigantzak erakusten dituzte. Eskuinean, ordenagailuek gure testigantza-artxibo osoa gordetzen dute, milatik gora biltzen dituena, eta etengabe eraikitzen jarraitzen duena.