ERANTZUN SOZIALA: KARTELAK


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

Terrorismoarena historia iluna da, baina badu alderdi argitsu bat ere. Aurpegia eman, hilketak eta mehatxuak publikoki salatu eta, azken batean, gizartearen zati bat mobilizatzen lagundu zutenena da. Funtsean, mugimendu bakezale eta zibikoaz ari gara, Bakearen Aldeko Koordinakundea (Asturiasko Konkordiaren Printzea Saria, 1993an) edo Basta Ya (Kontzientzia Askatasunaren Sájarov Saria 2000. urtean) bezalako elkarteez.

Batzuetan, artista ezagunek kanpaina bakezaleren batean parte hartzen zuten. Hori da Jorge Oteizaren kartelaren kasua, bandera naziaren kolore gorri, zuri eta beltzez margotua, ETAk Dolores González Catarain, Yoyes, erail zuela salatzeko. Pistoladun batek tiro egin zion hiru urteko semearen aurrean. Krimen eredugarria izan zen: Yoyes taldeko buruzagia izan zen, eta bere kide ohiek ez zioten etxera itzultzeko erabakia barkatu.

Beste artista baten kasua ere badago, Juan Carlos Eguillorrena hain zuzen ere. Indarkeriarik ezari eta erakunde demokratikoekiko errespetuari deitzen dioten bineta hauek oparitu zizkion Bakearen Aldeko Koordinakundeari. Baina gehienetan herritar anonimoak ziren kartelak egiten eta jartzen zituztenak, adibidez, elkarretaratze isil batera deitzeko, terrorismoak beste hildako bat eragin ondoren.