MEHATXATUAK


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

ETA izan da beldurrarazteko gaitasun gehien izan duen erakunde terrorista, eta, beraz, Espainian mehatxatu gehien eragin dituena. Bandaren inguruneak ere lagundu zuen horretan, eta jazarpen-indarkeria erabili zuen Estatuko ordezkarien aurka, polizietatik epaileetara, eta desberdin pentsatzen zutenen aurka, izan politikari, kazetari edo intelektual konstituzionalistak. Jasan zituzten indarkeria-moduen artean, irainak, pintadak, jipoiak, molotov koktelekin haien ondasunen aurka egindako erasoak eta, azken muturrean, ETAren atentatuak zeuden. Askok erbesteratu egin behar izan zuten. Geratu zirenek autobabeserako neurriak hartu behar izan zituzten. Horietako batek, José Manuel Susperregui irakasleak, kontatzen digu.

José Manuel Susperregui. Inhibitzailea

«Frekuentzien inhibitzaileak terroristek bonbak aktibatzeko erabiltzen zuten urrutiko agintea baliogabetzeko balio zuen. Nik etxeko, garajeko eta unibertsitateko sarrera-irteeretan erabiltzen nuen. Segurtasun sistemetako bat zen, pistolaz eta balen aurkako txalekoaz gain.

Terrorismoa beldurra eta ziurgabetasun iraunkorra da. Eta unibertsitatera joateko jaikitzen nintzenean, ez nuen kanpora ematen zuen argirik pizten. Irteeren ordutegia aldatu, eta ilunpean jaisten nituen eskailerak. Isil-isilik irekitzen nuen atea. Alde guztietara begiratu, eta garajerako bideari ekiten nion, inhibitzailea konektatuta. Zubi bat zeharkatu behar nuen. Eta, batzuetan terroristen oso hurbilekoak ziren kale-garbitzaile pare batekin topo egiten nuen. Begiradek salatzen zituzten, begirada urrun baina temati batek. Haien aurpegiak ez zaizkit ahazten. Eta orain, begiratzen dutenean, agurra eskatzen dute.»