GORROTOAREN DISKURTSOAK ETA PRAKTIKAK


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

Museoaren laugarren eremuan zaude: Gorrotoaren diskurtsoak eta praktikak. Terrorismoaren biktimei eskainitako Memoriala da hau, baina txanponaren beste aldea ere aztertu behar dugu, indarkeria eragiten dutenena. Garrantzitsua da haiek identifikatzea eta haien ideologia, helburuak eta metodoak ezagutzea. Ezerk ez du hainbeste laguntzen haien deslegitimazioan, haien erretratu naturalak baino.

Erakunde terrorista guztiek hainbat elementu partekatzen dituzte: asmo politikoa, fanatismoa eta indarkeria erabiltzea aurkariak beldurtzeko. Era berean, ideologiaren edo taktiken arabera bereizten dira. Aretoa lau zatitan banatuta dago: lehena, ETA eta terrorismo nazionalista erradikala; bigarrena, ultraeskuindarra eta parapoliziala; hirugarrena, ezker muturrekoa, batez ere GRAPO; eta laugarrena, jihadista.