ETA


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

Espainiako terrorismoa ETAren historian laburbilduta dago neurri handi batean. Erakunde hori da gehien hil duena, gehien iraun duena eta babes sozial handiena izan duena. ETAk Euskal Herriaren independentzia nahi zuen. Helburu hori lortzeko, 853 pertsona hil zituen 1968 eta 2010 artean. Halaber, bere jarduerak 2.600 zauritu, 80 bahitu eta ezin konta ahala mehatxatu eta erbesteratu utzi zituen. Bere jardueraren aztarnak ez dira goizetik gauera desagertuko. Justiziaren edo oroimenaren auzia gaur egunera arte luzatzen da.

Zenbait beira-arasatan, garai batean ETArenak izan ziren hainbat objektu ikus ditzakezu. Bere historia kriminalaren frogak dira, normalean publikoaren begietatik at daudenak. Estortsio-gutunak, bonbak, dokumentazio faltsua, barne-argitalpenak, etorkizuneko atentatuak egiteko oharrak… Terroristek beren burua aurkezteko erabiltzen duten arropa distiratsuaren atzean dagoen errealitate arrunta da hori. Museo hau zura bezalako material noblez egina dago. Aitzitik, terrorismoa lehergailuz betetako Tupperware bat bezain zakarra eta basatia da, auto baten azpian jartzen dena, bi imanen laguntzaz, ustekabean harrapatutako pertsona bat hiltzeko. Edo enpresari batek bere postontzian aurkitzen duen gutuna bezalakoa, mehatxupean dirua eskatuz.