FRANTZIA


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

2018an, ETAren desegitearen urte berean, Frantziak hainbat hamarkadatako terrorismoaren aurkako borrokaren emaitza eman zion Espainiari. Operazioaren izena «Oroimen bizia» zen, eta taldearen artxibo historikoaren dohaintza barne hartu zuen, dokumentazio, arma eta beste hainbat gauzaren kantitate eskergarekin. Material horrek balio judiziala du, eta oraindik egiletza-epairik ez duten atentatuak ebaztea da helburua. Balio historikoa ere badu, eta bere azken helmuga Memorial hau izango da.

Beira-arasan lagin txiki bat ikus dezakezu: arma eta lehergailuen eskuliburua bezalako barne-argitalpenak, polizia-ekintzari aurre egiteko baliza-detektagailuak edo enpresariei bidaltzen zizkieten estortsio-gutunak sinatzeko zigiluak. ETArena izan zen eta gaur egun erakunde demokratikoen esku dagoen artxibo horren zenbait adibide baino ez dira.