ULTRAESKUINEKO TERRORISMOA ETA GAL


Ez erabili «esku libreak» aukera museoaren barruan.

 

1983tik 1987ra bitartean, politikari eta polizia talde batek GALak, Grupos Antiterroristas de Liberación (Askapenerako Talde Antiterroristak), sortzea erabaki zuen, ETAri legez kanpo aurre egiteko. Barne Ministerioaren buruzagitzak bultzatu eta finantzatu zituen, José Barrionuevo ministroa eta Rafael Vera Estatuko Segurtasun idazkaria buru zirela. Biak zigortu zituzten ekintza terroristengatik, bahiketa eta desfalkua barne, baina indultu bana jaso zuten, eta kartzelatik atera ahal izan ziren bertan sartu eta hiru hilabetera.

Trantsizioaren urteetan ETAren aurkako terrorismo parapoliziala egon zen. Gainera, garai horretan eskuin muturreko terrorismoa egon zen, batzuetan lehenengoarekin lotuta zegoena, eta zeinaren leitmotiv nagusia frankista bezalako diktadura batera itzultzea baitzen. Terrorista hauek euren krimenak aldarrikatu zituzten AAA hirukoitza (Aliantza Apostoliko Antikomunista), Kristo Erregearen gudariak edo Batallón Vasco Español izenekin. Bideoan horiei guztiei buruzko informazio gehiago lor dezakezu.